Egubakoitzean, 19:30ean eskolan elkartuko dira. Ondoren, herriko beste leku batera joango dira –momentuz lekua isilpean gorde nahi dute–.
Afaria eta solasaldia
Lehenengo afaldu egingo dute, etxetik eramandakoa. 21:00etan solasaldi dialogikoa egingo dute talde txikietan. Liburua euskaraz edo gaztelaniaz irakurtzeko aukera izan dute; solasaldian talde bat gaztelaniaz arituko da, eta beste guztiak euskaraz. 22:00etan hainbat jolas egingo dituzte: iluntasunean argi jolasak, zerua behatzea eta horrelakoak.