Udal eta Foru hauteskundeak 2015

Aramaioko EH Bildu: "Aramaioko biztanle guztientzat lan egiteko prest dagoen taldea lortu dugu"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 6a, 16:33
Aramaioko EH Bilduko zerrendako kideak. Argazkia: Txomin Elorza.

Aramaioko EH Bilduk prestatu du datozen hauteskundeetan aurkeztuko duen zerrenda. Nabarmendu nahi izan dute zerrendan 12 pertsona dauden arren, programa lantzen 30 bat lagun ibili direla. Aramaioko EH Bilduren erronka hau izan da: "Aramaioko biztanle guztientzat lan egiteko prest dagoen taldea genuen helburu, ordezkaritza anitz eta zabala, eta lortu dugu". 

EH Bilduren zerrenda hau da:

1. Lierni Altuna Ugarte

2. Martin Arriolabengoa Unzueta

3. Cristina Etxenausia Irure

4. Jose Ramon Uribe Uriarte

5. Jon Ugarte Ugarte

6. Roberto Lasaga Arriaran

7. Ainara Inuntziaga Ugarte

8. Jose Francisco Goronaeta Larzanguren Kono

9. Monika Landaluze Ruiz de Alegria

Ordezkoak

1. Joseba Jauregui Bengoa Txopo

2. Santi Balantzategi Beitia

3. Begoña Etxabe Etxabarria

Hainbat esparrutan lanean dihardutenak

Hautagaien gainean, zera diote: "Adin tarte desberdinak ordezkaturik dituena, gazte, nagusi..., kolore guztietakoak. Arlo eta esparru desberdinetan jantziak eta lanerako gogoz. Herritik herriarentzat lan egiteko prest".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak