Maiatzaren 12an briskan jokatuko dute eta maiatzaren 13an tutean eta musean. Txapelketak 16:00etan izango dira, elkartean bertan.
Sariak ondokoak izango dira (briskan, tutean eta musean):
1. Saria: 2 gazta bikoteko
2. Saria: 2 xanpain botila bikoteko
3. Saria: 2 ardo botila bikoteko
Eman izena maiatzaren 11 baino lehen
Interesatuek maiatzaren 11 baino lehen eman beharko dute izena. Bikote bakoitzak joko bakar batean jokatzeko aukera izango du.
Edatekoa egongo da
Gainera, parte-hartzaile guztiei edatekoa emango zaie.