Eskolarteko Gorbeialdeko bertsolari kanporaketa jokatuko dute zapatuan Sastiñan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mai. 6a, 15:50

Oinak buruan izenarekin egingo dute zapatuan Arabako eskolarteko kanporaketa. Gorbeialdeko kanporaketa izango da, eta Aramaioko eta Legutioko bertsolariek parte hartuko dute. Lehenengo txikiek bertso sortak eskainiko dituzte eta ondoren bat-batean jardungo dute. Zapatuan izango da, 17:00etan, Sastiñan.

Bat-batean ibiliko diren bertsolariak izango dira:

  • Unai Etxenausia (Aramaio)
  • Aitor Ugarte (Aramaio)
  • Martin Abarrategi (Aramaio)
  • Peru Abarrategi (Aramaio)
  • Ainhoa Kortabarria (Aramaio)
  • Sara del Campo (Aramaio)
  • Irati Axpe (Aramaio)
  • Koldo Rios (Legutio)
  • Zuhaitz Berzal (Legutio)
  • Unax Abasolo (Legutio)

Ondoren luntxa egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak