Joste Egun herrikoia Aramaion

Amaia Txintxurreta Guridi 2015ko api. 25a, 21:00

Goizean bertso eta triki poteoa egin dute Aramaion erabakitzeko eskubidearen alde, Joste Eguna ospatzeko. Arratsaldeko saioa trikikalejira batekin hasi dute eta kultura etxetik Bizente Goikoetxea plazaraino joan dira herritarrak tela zatiekin. Ekitaldi nagusia plazan bertan izan da eta herriko artista ugarik hartu dute parte.

Ekitaldi nagusia hasi aurretik, telekin eskua irudikatu dute aramaioarrek, eta gero bi jostun telak josten hasi dira. Bitartean, herriko hainbat artistek emanaldiak egin dituzte.

Ekitaldi nagusiari hasiera, Paula Amilburuk eta Zigor Enbeitiak eman die bertsotan. Gero, Aramaion bizi den argentinar bikote batek boxeo saio bat egin du eta bertan irudikatu dute inposizioa, erabakitzeko eskubidearen kontra borrokatu direla. Iparraldeko Zudairetik etorri diren lagunek kantuan egin dute ondoren, Aramaioko herriarekin anaitzeko, eta, Papargorri herriko txikienen abesbatzak hartu du lekukoa gero. Bixente Goikoetxea abesbatzakoak izan dira horren ostean, eta neska gazte kuadrilla batek lau abesti jo ditu. Horren ostean, herritar guztiek dantza egiteko bi kantu jo ditu Lagun Artea izeneko dantza taldeak, eta, Maria Izagak eta Manex Arriolabengoak eman diete amaiera ekitaldiari.

Herritar guztiek Gure Esku Dago kantua abestu dute amaieran eta pintxo eta edatekoa izan da horren ostean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak