Txirritolak bere ekintzetan erabiliko duen leloa hautatzeko lehiaketa antolatu du

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 24a, 09:28

Txirritola euskara elkarteak lelo lehiaketa antolatu du. Asmoa da urtean zehar antolatuko dituen ekintzetan erabiltzea leloa. Parte hartzaileek liburutegian edo udaletxean aurkeztu beharko dituzte leloak, maiatzaren 8a baino lehen.

Leloak herritarrak animatuko ditu eguneroko bizitzan euskara erabiltzera: etxean, kalean, tabernan, dendan, eskolan, parkean,… eta aplikagarria izango da adin eta sexu guztietako pertsonentzat.

Aramaioko edonork parte har dezake

Lehiaketan 13 urtetik gorako Aramaioko edonork parte har dezake, eta pertsona bakoitzak hiru lelo aurkezteko aukera izango du. Liburutegian aurkez daitezke eta baita emailez ere txirritola@gmail.com helbidera bidalita (leloa eta egilearen datuak).

50 euroko saria

Bi esaldi aukeratuko dira eta bakoitzari 50 euro emango zaizkio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak