Jubilatuak Bilbora joango dira 'Sister Act' musikala ikustera irailean

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015eko apirilaren 23a

Alaia jubilatuen elkarteak irteera egingo du Bilbora irailaren 4an. Arriaga antzokian Sister Act musikala ikusiko dute, eta horrez gain, egun guztiko egitaraua antolatu dute. Interesatuek apirilaren 30a baino lehen eman beharko dute izena, 41 euro ordainduta jubilatuen kontu korrontean.

Irteera irailean izango den arren, izena orain eman behar da. 41 euro ordaindu behar dira lehenengo, eta gainerakoa abuztuan ordainduko dute. Prezioa, guztira, 80 euro izango da.

Egitaraua

Hau da antolatu duten egitaraua:

  •     9:30 Irteera (autobus geltokian)
  •     12:00 Itsasadarretik paseoa itsasontzian
  •     14:30 Bazkaria
  •     17:30 Arriaga antzokian Sister Act musikala
  •     20:45 Irteera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak