Familia bila dabiltza udaran bi haur saharar etxean hartzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko api. 22a, 09:34

Sahara Eutsi Elkarteak bi familia behar ditu aurtengo udaran –uztaila eta abuztua– bi  haur saharar etxean jasotzeko. 10 urte inguruko neska eta mutiko bana dira. Bidai gastuak Aramaioko Udalak bere gain hartuko lituzke. Interesatuek deitu 679828784 zenbakira edo idatzi saharaeutsi_elkartea@hotmail.com helbidera.

Interesa duten familiek gaur, apirilak 22, izango dute izena emateko azkeneko eguna. Horretarako jarri harremanetan udalarekin edo Sahara Eutsi Elkartearekin 679828784 telefonoan edo saharaeutsi_elkartea@hotmail.com helbidean.

Bi familia behar dituzte

Bi familia behar dituzte bi haur hartzeko: haurrak 9 eta 10 urte bitartekoak dira, neska bat eta mutil bat. Oporrak bakean 2015 programaren barruan antolatutako ekimena da. Haurrak uztailean eta abuztuan egongo dira hemen.

Bidaia gastuak Aramaioko Udalak hartuko lituzke bere gain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak