Euskal Herriko hainbat erakundetako kideak izango dira bai parte-hartzaile eta baita dinamizatzaileak ere. Halaber, euskararen eta aisiaren inguruan diharduten gazteen arteko sare bat ehuntzen hastea ere badute helburu, bereziki Araba mailan. Saioak guztiz dinamikoak eta parte-hartzaileak izango dira eta diote gozamena izango dutela helburu: "jolastera, sentitzera eta bizipen ezberdinak izatera gonbidatuko ditugu eragileak". Gozasoiak izenarekin, Oihane Enbeita, Uxue Agirrezabal (GaraiON) eta Sustraibarri eta Arremanitz kooperatibetako kideek, besteak beste, dinamizatuko dituzte saioak.
Maiatzaren 8an aratsaldez eta 9an egun osoan, topaketak egingo dituzte Oihaneder euskararen etxean, Gasteizen.