Gurasoek ere astindu zituzten soinu eta panderoak trikiti jaialdian

Oihana Elorza Gorostiza 2015ko mar. 28a, 20:24

Txikienek hasi zuten saioa

Manex Agirre eta Xabi Igoa bertsolariak izan zituzten lagun Aramaioko trikitilariek egubakoitzeko saioan. Lepo bete zen herriko kultura etxea. Bukaeran, Gozategi taldearen piezak ere entzun zituzten, zuzenean.

Txikienetik hasi eta nagusietaraino, taldeka jo zituzten era askotako piezak Aramaioko trikiti eskolako kideak. Nagusienak gurasoak izan ziren, eta haiek ere astindu zituzten soinu eta panderoak. Bergarako trikiti eskolako taldetxo batek ere hartu zuen parte, Aritz Alustizak Aramaion eta Bergaran ematen ditu-eta trikiti eskolak.

Pieza bakoitza jo baino lehen, Manex Agirrek eta Xabi Igoak bertsotan egin zuten. "Sekulako lana egin zuten herriko bi bertsolari horiek. Oso polita izan zen. Emon musika taldeko bi gitarra jotzaile ere oholtza gainean egon ziren saio osoan. Baita bateria jotzaile bat ere. Jendea oso gustura egon zen", adierazi du Yoli Sillerok, gurasoen taldean jo zuen herritarrak.

Saioaren bukaeran Gozategi taldeak hiru pieza jo zituen, azkena, jendeak eskatuta. "Harrituta gelditu ziren ikusita Aramaion zenbat jendek jotzen duen trikitia eta ze maila altua duten denek", azaldu du Sillerok.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak