'Aramaioko telegrafo karlista'

Ubane Madera 2015eko martxoaren 25a

Telegrafo sistema, sokekin eta mihiseekin egindakoa.

Bigarren karlistadaren gainean Ricardo Becerro de Bengoa informatzaileak karlistek Araban zuten sistema telegrafikoaren gainean idatzitako artikulua dakar oraingo honetan Josemari Velez de Mendizabal historiagileak. Hain justu, artikuluak telegrafo sistema bera deskribatzen du, sasoian berritzailea, originala eta erabiltzeko erraza izan zena.

Debagoieneko historiagileak kontatzen du zela hamalau telegrafo estazio zituzten, kataluniar batek asmatutako sisteman oinarrituta. Eta zela horietako estazio bat Aramaion kokatuta izan zen hainbat urtez. Hain justu, Aramaion hasi eta Murgiara bitartean kokatu zituzten estazio horiek.

Ilustrazio bitartez dago lagunduta artikulua, sasoiko Aramaio, telegrafo sistema eta Ricardo Becerro de Bengoa bera zelakoak ziren erakusteko.

Artikulu osoa irakurtzeko Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak