Bertso barnetegia Sarriako aterpetxean Pazko astean

Imanol Beloki 2015ko mar. 18a, 10:07
2011n Gorbeialdeko bertso barnetegian izan zirenak. | Manex Agirre

Apirilaren 8tik 10era bitartean, Gorbeialdeko bertso barnetegia izango da Sarriako Goikuria aterpetxean. Beste urte batez, Zuiako Koadrilak eta Arabako Bertsozale Elkarteak antolatu dute ekimen hori eta bi erakundeak oso pozik daude azken urteetako esperientziarekin.

uiako Koadrilako udalerrietan bizi diren umeek har dezakete parte Pazko astean izango den barnetegian, Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 edo 6. mailan ibili behar dute horretarako.

Euskara eta bertsoak helburu

Euskararen erabilera bultzatzea da barnetegia antolatzearen helburu garrantzitsuena. Hain zuzen, Pazko asteko oporraldia aprobetxatuz, bere erregistrorik ludikoena garatzea eta ondare kulturala sakonago ezagutzea. Hori egingo dute parte hartzaileek, baina, guztiaren gainetik, primeran pasako dute.

Ume asko daude etxean gurasoekin euskaraz aritzea ezinezkoa dutenak, eta, horregatik, euskararen erabileran bizipen positiboa eman nahi diete gaztetxoei. Antolakuntza lanetan diharduen  Manex Agirre bertsolariaren esanetan: "Bertsoa medio erakargarri moduan erabiliko dugu, baina presio barik; nahi duenak kantatuko ditu bertsoak. Helburua ez da barnetegitik bertsolariak ateratzea, bertsozaletasuna zabaltzea baizik".

Hori horrela, hainbat ekintza prestatu dituzte hiru egun horietarako: bertso-ginkanak, aisialdi jarduerak bertsoa erabilita, zikin jokoak, mendi bueltaren bat edo beste, tailerrak, gaubeilak eta bertso-esketxak, besteak beste.

Izena emateko xehetasunak

Aramaioko, Arratzua-Ubarrundiko, Legutioko, Urkabustaizko, Zuiako edo Zigoitiko udaletxera joan behar da izena ematera, edo Zuiako Koadrilaren Murgiako egoitza nagusira. Batera edo bestera joanda, bertan dauden izena emateko orriak bete behar dira. Informazio eta argibide gehiagorako, Zuiako Koadrilako Euskara Zerbitzura deitu (945 43 01 67) edo euskara@cuadrillazuia.com helbidera idatz daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak