Euskadiko Openeko lehenengo proba Aramaion jokatuko dute, domekan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2015ko mar. 13a, 09:26

Euskadiko Openak zazpi proba izango ditu; bada, lehenengoa domekan jokatuko dute, Aramaion. 11:00etan hasiko da lasterketa. 5,5 kilometroko ibilbideari hainbat itzuli egin beharko dizkiote. Elite, master 30 eta 23 urtez azpikoek bost itzuli egin beharko dituzte; master 40, 50 eta 60, emakumeek eta gazteek, hiru itzuli; eta kadete neska eta mutilek, berriz, bi itzuli. Probak 179 metroko desnibela izango du, guztira.

"Azkoagan izango da irteera puntua, pilaketarik egon ez dadin eta tropela luza dadin; ondorengo ibilbide osoa eta helmuga Barajuenen egingo dute", dio Martin Arriolabengoa antolatzaileak. 5,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute antolatzaileek. Ibilbidea ohikoa izango den arren, azkeneko partean aldaketa txiki bat izango du: "Azkeneko metroetan pinudi batetik pasa beharko dute, eta aldapan gora iritsiko dira helmugara ziklistak", azaldu du. Modu horretan lasterketa "ikusgarriagoa" izango dela uste dute antolatzaileek. Hala ere, eguraldiak eragina izango du ikusgarritasunean.

Hainbat itzuli egingo dituzte

5,5 kilometroko ibilbideari hainbat itzuli egin beharko dizkiote. Elite, master 30 eta 23 urtez azpikoek bost itzuli egin beharko dituzte; master 40, 50 eta 60, emakumeek eta gazteek, hiru itzuli; eta kadete neska eta mutilek, berriz, bi itzuli.

Probak 179 metroko desnibela izango du, guztira. Arriolabengoak adierazi du ibilbidean zehar hainbat postu egongo direla edatekoarekin; lasterketaren amaieran, aldiz, edana eta jana izango dute parte-hartzaileek. Aste bukaera berean beste lasterketa batzuk ere egongo direnez, antolatzaileek ezin dute ziurtatu zenbat parte-hartzaile egongo diren Aramaion.

Egunean bertan izena eman

Izena aurrez ematea komeni da, federazioaren web atarian. Hala ere, egunean bertan, 10:30ak arte izena emateko aukera egongo da, doan. Lasterketan parte hartzeko, beharrezkoa da lehiaketetan federatuta egotea.

Hainbat aramaioarrek parte hartuko dute lasterketan: master 30 sailean, maila bikaina erakusten dabilen Ander Bengoa lehiatuko da; Bengoaz gain, Zigor Urainek, Iker Beitiak eta Julen Axpek ere parte hartuko dute proban. Proba nagusiaren aurretik, infantilendako probak egingo dituzte –ez dira ofizialak–. Infantil maila horretan herriko gaztetxoak ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak