Langraiz Okako Kultur Etxean 60 lagunen aurrean jokatu da Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Bigarren itzuliko hirugarren saio honetan izan da beste debagoiendarrik, Paula Amilburu aramaioarra hain zuzen ere. Amilburuk 317,5 puntu eskuratu ditu saioan eta hirugarren gelditu da Igoaren atzetik. Hala ere, ez du finalerako txartela eskuratu.
Finala esandako moduan, martxoaren 21ean izango da Gasteizko Printzipal Antzokian. Xabi Igoa eta Manex Agirrez gain, Oihane Perea, Zigor Enbeita, Iñaki Viñaspre eta Ruben Sanchez egongo dira bertan.