Zapatuan argituko da nortzuk diren Arabako Bertsolari Txapelketako finalistak

Goiatz Arana Begiristain 2015ko mar. 5a, 13:09
Paula Amilburu eta Xabi Igoa.

Langraiz Okan jokatuko da txapelketako azken finalaurrekoa; txapelketako historian, lehenengo aldiz, Añana eskualdean. Gizarte Etxean egingo dute saioa, 17:30ean hasita; eta ordu erdi lehenago jarriko dituzte sarrerak salgai, Gizarte Etxean bertan. Parte hartuko duten bertsolarien artean daude Paula Amilburu eta Xabi Igoa aramaioarrak.

Arabako Bertsolari Txapelketa bukaerara iristen ari da: bi itzuli izan dira eta, horietako bakoitzean, hiru finalaurreko. Bigarren itzuliko hirugarren finalaurrekoa izango da zapatu honetan jokatuko dena, seigarrena eta azkena.

Sei bertsolarik parte hartuko dute Langraiz Okako finalaurrekoan:

  • Paula Amilburu (Aramaio)
  • Jagoba Apaolaza (Gasteiz)
  • Ander Solozabal (Gasteiz)
  • Iker Pastor (Zalduondo)
  • Xabi Igoa (Aramaio)
  • Zigor Enbeita (Abornikano)

Bertsolari horiek Langraiz Okan lortzen duten puntuazioa eta lehen itzulian lortutakoa aintzat hartuta itxiko da sailkapena; zapatuan jakingo da, beraz, nortzuk diren finalistak.

Gai-jartzaileaa Gasteizko Veronica Domingo izango da.

Arabako Bertsozale Elkarteak Añanako Euskara Elkartearekin eta Langraiz Okako Udalarekin batera antolatu du saio hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak