Bertsolari hauek izan ziren Zigoitiko kanporaketan: Manex Agirre (Aramaio), Oier Arbina (Agurain), Peru Abarrategi (Aramaio), Asier Rubio (Luiaondo), Iñaki Viñaspre (Abetxuko) eta Felipe Zelaieta (Gasteiz), eta, Oier Suarez aurkezleak jarritako ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu zuen puntu gehien.
Aramaioko bertsolaria saioko une batean. Argazkia: Iñaki Tena
Bigarren itzuliaren hirugarren finalaurrekoetako epaimahaia horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Aitor Jimenez, Mikel Fernandez de Arroiabe, Iker Elexpuru. Idazkari lanetan Maria Fuentes. Finalerako sarrerak salgai daude Printzipal Antzokiak ematen duen bideetatik, hau da, takilean bertan, telefonoz eta Printzipal Antzokiko web gunean.
Informazio gehiago, hemen