Aramaioko Udala, Fagor Etxetresnetako kaltetuen eta Mondragonen artean bitartekari izateko gertu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ots. 27a, 11:11

Aramaioko Udaleko alderdi guztiek –Bildu, Aramaioko Alkartasuna eta EAJ– aho batez onartu zuten Fagor Etxetresnen itxiera dela-eta kaltetutako plataformako kideek eguaztenean aurkeztutako mozioa. Mozioaren helburu nagusia da Udalari eskatzea Mondragon Taldearekin bitartekaritza lanak egin ditzala: "Aramaioko Udalak hartu duen jarrera eredu moduan hartu beharko litzateke. Alderdi guztiek onartzeaz gain, alkateak gure azalpenen ostean egin dituen adierazpenak txalotu gura ditugu. Gutxi gorabehera esan du Fagor Etxetresnak erori ostean sortu diren arazoak kooperatiba guztien artean konpondu beharko liratekeela. Oso interesgarria izan da", adierazi zuen Ordaindu plataformako Mikel Olabek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak