Aramaioko patinaje ikastaroari, amaiera ezin hobea Gasteizko izotz pistan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015ko ots. 23a, 11:42
Izotz pistan bertan ateratako talde argazkia, atzo. Argazkia: Aizpea Ajuriagerra

Gero eta ume zein guraso gehiago erakartzen ditu Aramaioko patinaje ikastaroak. Aurtengoa urtarrilaren 25ean hasi zuten eta ordutik domekero elkartu dira Aramaioko kiroldegian. Ikastaroarekin amaitzeko Gasteizko izotz pistara egin zuten irteera atzo; "oso ondo" igaro zuten eguna: "Urtero legez eskerrak eman gura dizkiogu Agustini eta eskolako ikasle ohiei. Eurengatik ez balitz, ikastaroa ez litzateke egingo". Datorren urtean ikastaroa errepikatuko dutela aurreratu dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak