Kalejirarik gabe ere, mozorrotu eta ederki ibili dira aramaioarrak

Txomin Madina Milikua 2015ko ots. 14a, 19:33

Euri zaparraden ondorioz bertan behera utzi behar izan dute Aramaion pilotalekutik Bizente Goikoetxea plazarako kalejira, baina horrek ez die aramaioarrei ondo pasatzeko gogoa kendu. Hala, pilotalekuan bertan egin dute mozorro lehiaketa, eta giro paregabea egon da.

Zortzi taldek hartu dute  parte txapelketan, eta denek ere ikusleen txalo zaparrada jaso dute euren antzezpen eta koreografiak egin ostean. Azkenean, hamalau urtetik beherakoen artean Eklipsea taldeak eroan du lehenengo saria, eta Kabernikolak taldeak bigarrena. Hamalau urtetik gorakoen artean, Euskal Haka taldea izan da txapeldun, eta Charlot taldea bigarren. Herri Txiki Infernu Handi taldearentzat izan da orijinaltasunaren lehenengo saria, eta Biomasa taldea geratu da bigarren. Txokolate beroak eta umeendako jolasek borobildu dute arratsaldea.

Erlazionatuak

BIDEOA: Aratusteak 2015 Aramaion

Txomin Madina Milikua 2015 ots 15 Aramaio

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak