Aurreko urteetan auzoz auzo joan izan dira alkatea eta beste zenbait zinegotzi, baina aurten erabaki dute bi saio egitea, biak udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Lehena otsailaren 18an egingo da, 18:30ean; Ibarrako eta Oletako bizilagunei dago zuzenduta. Bigarren saioa, berriz, hilaren 21ean egingo dute, 11:00etan. Bilera horretara gainerako auzo guztietako bizilagunak deitu dituzte.
Osoko bilkura, martxo erdialdean
Legealdiko azken aurrekontuak onartzeko osoko bilkuraren data ez dute oraindik zehaztu, baina espero dute martxo erdialdean egingo dela.