Aratusteetarako gertu dago Aramaio

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko otsailaren 9a

Kiss taldea Aramaiora etorri zenekoa.

Aramaio ere murgiltzear da Aratusteetan. Herritarrek zapatuan, hilak 14, ospatuko dute; egun osorako egitaraua prestatu dute Aramaixo Tropikaleko Gazte Asanbladak (ATGA), Trikitixa Eskolak eta Udalak elkarlanean. Herri bazkarirako txartelak salgai daude herriko tabernetan, zortzi eurotan. Era berean, umeendako egun handia otsailaren 17koa izango da. Izan ere, ludotekan fantasiazko txano tailerra eta kamiseta margotzeko ikastaroa antolatu dituzte, besteak beste. 

Otsailaren 14rako Gazte Asanbladak antolatu duen egitaraua: 

12:00 Poteoa Bizente Goikoetxea plazatik

14:30 Herri bazkaria eskolako gimnasioan. Txartelak salgai daude herriko tabernetan, zortzi eurotan. 

17:00 Kalejira herriko trikitilariek girotuta, kiroldegitik. 

18:00 Mozorro lehiaketa. Ondoren, txokolate beroa eta umeendako tailerra. 

Otsailaren 17ko egitaraua: 

17:00 Fantasiazko txano tailerra eta kamiseta margotzeko ikastaroa ludotekan. 5 urtetik beherakoak heldu batekin joan beharko dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak