'Zuiako' Kuadrilla barik 'Gorbeialdeko' izateko aldaketa-prozesua hasi dute

Jon Berezibar 2015ko ots. 2a, 15:39

Aramaio kide den Arabako kuadrillak izenez aldatu eta aurki Zuiako Kuadrilla barik, Gorbeialdeko Kuadrilla izatea gura dute udalerriek. Legutio, Arratzua-Ubarrundia, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuiarekin, aho batez onartu dute aldaketa eta orain horri dagokion prozedurari ekingo diote. 

Gorbeialdeko Kuadrilla izenak hobeto ordezkatzen dituela uste dute udalerrietatik eta gaur egun jada bestelako alorretan ere erabiltzen da izen hori. Aldaketa hori naturala dela diote Zuiako Kudrillatik eta halaxe egin dutela, esate baterako, Kanpezun Kanpezu-Arabako Mendialdea  ala Agurainen Arabako Lautada izendapen berriekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak