Manex Agirrek ederto hasi du Arabako Bertsolari Txapelketa. Atzo jokatu zen bigarren finalaurrekoa, Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan, eta bertsolari aramaioarrak lortu zuen puntuazio altuena. Hala, Agirrek Zigoitiko kultura etxean jokatuko den bigarren itzuliko bosgarren finalaurrekoan kantatuko du, otsailaren 28an. Beste bertsolariak puntuazioen zain geratuko dira jakiteko non kantatuko duten bigarren saioa. Txapelketa hasi aurretik Goienak egin zion elkarrizketa.
Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Manex Agirre Arriolabengoa 351,5
Zigor Enbeita Zugadi 321
Felipe Zelaieta Txurruka 314
Jagoba Apaolaza Kastro 259
Unai Mendibil Etxebarria 258,5
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona 234
Datorren domekan, Legution, lehen itzuliko azken finalaurrekoa jokatuko da. Bertan erabakita geratuko da lehen itzuliaren sailkapena, baliatuko dena bigarren itzuliko hiru saioak osatzeko.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak