Korrika 19

Eratu dute Korrika batzordea Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2015eko urtarrilaren 22a

Korrika batzordearen lehen bileran parte hartu zuten aramaioarrak. Argazkia: AEK

Urtarrilaren 20an kultur taldeetan ari diren herritarrak eta AEK-ko ordezkariak batu ziren Aramaioko kultura etxean Korrikaren etorrera antolatzeko. Izan ere, aurten Korrika Aramaiotik pasako da, martxoaren 23an. Ordura arteko ekintzak antolatzeko otsailaren 3an egingo dute hurrengo bilera; kultura etxean, 18.30ean. Herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera: "Izan zaitez euskAHALdun!", adierazi dute deitzaileek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak