Metaforak alde batera utzita, egitasmoan parte harzten duen pertsona bakoitzak oihal zati bat izango du, eta horiek elkarri josiz ehun handi bat osatzea izango da azken helburua. Ekainaren 20an Erabakia ehuntzen eguna izango da, eta horra begira, herri bakoitzean bildutako oihal zatiak apirilaren 25ean batuko dituzte. Azkenik, uda hasieran, ekimenak hiriburuetara egingo du salto, eta bertan, hautetsontzi erraldoi batzuk osatuko dituzte oihal zati horiekin.