Josemari Velez de Mendizabal: "Errekonozimendu honek orain arteko lanak merezi izan duela esan gura du"

Maider Arregi 2015ko urt. 11a, 15:28

Aramaio da hiru Urrezko Zeledoi dituen herri bakarra. Asteburuan, hain justu ere, Rafael Mendialdua, Sabin Salaberri eta Josemari Velez de Mendizabal Urrezko Zeledoiak omendu gura izan ditu Udalak eta Alaiak erretiratu elkarteak. Askotariko ekintzekin gozatzeko aukera izan dute aramaioarrek: herriko historiaz, antzerkiaz eta musikaz gozatzeko aukera, hain zuzen ere.

ARGAZKIAK

Ez da ohikoa Gasteiztarra ez den herritar bat Urrezko Zeledoi izendatzea. Baina, Aramaion hiru daude ohore hori dutenak: Rafael Mendialdua, Sabin Salaberri eta Josemari Velez de Mendizabal. Asteburuan, hiruek egindako lana gertutik ezagutzeko eta eskertzeko aukera izan da. Velez de Mendizabal da azken Urrezko Zeledoia (2014) eta ohore hori jasotzeak orain arte egindako lanak merezi duela adierazten duela dio.

Omenaldian, gaur domeka, Rafael Mendialduak meza esan du; baina mezan Josemari Velez de Mendizabalek ere parte hartu du. Sabin Salaberrik organoa jo du Arabako abesbatzarekin eta Bizente Goikoetxea abesbatzarekin batera. Aitor Saez de Cortazar izango da zuzendaria. Omenaldi polita eta hunkigarria izan da. Argazkiak hemen ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak