'Aramaioko Amangizonak'

Ubane Madera 2015ko urt. 7a, 08:49
Aramaioko paisajea, margolan batean.

Gaur egun bestelako berba batekin ezagutzen dugun kargu edo zeregin baten gainean dihardu Josemari Velez de Mendizabal historiagileak bere blogean: bozeramale edo sasoi bateko pregoilari karguaz. Kontatzen duenez, Aramaion Amangizon izenarekin izendatzen zituzten zeregin horretan zihardutenak.

"Amangizonak, labur bilduz, alkatearen aginduak herritarrei azaldu behar izaten zizkien, eta horretarako auzo eta kaleetan arduradun bana hautatzen zen. Pregoilariaren lana?", galdetzen du historiagileak.

Aramaioko udal aktetan aurkitu du Velez de Mendizabalek haien gaineko erreferentzia: "Acto continuo se procedió al nombramiento de los conocidos con el nombre de "Amanguisones" esto es, de los que tendrán la obligación de dar a los vecinos las órdenes que tenga a bien pedir el Sr. Alcalde". Horren ondoren, izen eta abizenekin aipatzen ditu auzoz auzo izendatutako Amangizon-ak

Kontakizun osoa Hots Begi Danbolinak blogean jaso du historiagileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak