Egitarauarekin hasteko, egubakoitzean hitzaldia eskainiko du Josemari Velez de Mendizabalek Sastiñan (19:00). Besteak beste, XIX. mendean Aramaiok prentsan izan zuen presentziaz egingo du berba Velez de Mendizabalek. Zapatuan, hilak 10, Doke antzerki taldeak –bertako kide da Velez de Mendizabal– Galderak antzezlana taularatuko du berriro ere kultura etxean (20:00). Zuzenketa: Goiena papereko ordua okerra da; antzezlana 20:00etan da.
Amaitzeko, domekan meza eskainiko dute Rafael Mendialdua eta Jesus Mari Elexaldek San Martin elizan (12:00). Ondoren Bizente Goikoetxea abesbatzaren eta Arabako koroaren emanaldia egongo da; Aitor Saez de Cortazar izango da zuzendaria eta Sabin Salaberri Urrezko Zeledoi denak organoan lagunduko du.