Hautaketa, Lanbide enplegu zerbitzuan peoi orokorra kategorian izena emanda dauden pertsonen artean egingo da, ondoko kolektibo hauetan badaude:
− Diru sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaileak diren pertsonak.
− 35 urteko edo gutxiagoko pertsonak.
− 45 urte baino gehiago izan eta lan-eskatzaile moduan gutxienez sei hilabete daramatzatenak.
− Denbora luzean lan gabe dauden pertsonak (kontratazioaren aurreko 18 hiletan 12 hilabetez izena emanda izan direnak).
− Gizarte bazterketa arriskuan daudenak.
− Ezintasunak dituzten pertsonak.
− Familia-ardurak dituzten emakumeak (haien kargura ezkontidea edota 26 urtetik beherako sema-alabak, adin horretatik gorako ezinduak edo harreran hartutako adingabeak dituztenak) eta genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeak.
Izena eman beharko da Lanbiden.