Hurrengo ekintza izango da Alaiak elkarteak antolatu duen hitzaldia hilaren 17rako: Osteoporosia eta artrosia. Nola zaindu. Fernando Gomez Busto medikuak eskainiko du; hitzaldira joaten direnen artean opari bat zozketatuko dute Alaiak-ekoek.
Mendikuteren argazkiak
Hurrengo aste bukaeran, berriz, Alex Mendikute herriko argazkilariak erakusketa irekiko du Sastiñan; hilaren 19an eta 20an egongo da zabalik, 19:00etatik aurrera. Abenduaren 21ean Bizente Goikoetxea abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du San Martin elizan, mezaren ostean. Abenduaren 22an hasi eta urtarrilaren 2ra arte ia egunero egongo da zerbait: umeendako sukaldaritza tailerrak, Olentzeroren etorrera, Gabonetako bertso saioa, Bilboko PINera irteera, Orixolera mendi martxa eta umeendako jolas parkea, besteak beste.
Egitaraua osorik:
