Atzoko osoko bilkuran onartu zen, besteak beste, kiroldegiko aldagelak berritzea. Kiroldegian egin beharreko lanen lehen fasea izango da eta Udalak ziurtatu du urtea amaitu baino lehen amaituko direla obrak. Osoko bilkuran onartutako kreditu aldaketari esker Udalak 60.000 euro inguru izango ditu lan horretarako. Bigarren fase baten kiroldegiko gimnasioa egokitzea aurreikusten da, datorren urterako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.