140 parte hartzailetik gora izan ditu, eta honako bost herritarrak izan dira sarituak: Ana Martiarena, Bittor Kortabarria, Nora Altuna, Ane Arrizabalaga eta Unai Kortabarria. Lehen biek bi lagunendako afaria irabazi dute eta gainerakoek, berriz, herriko produktuez osatutako saskia. Irabazle nagusia, baina, euskara izan da. Datorren urtean galdetegiak komertzio gehiagotara zabaltzeko asmoa dute antolatzaileek.
'Loreak' filma gaur
San Martin eskolak ere hainbat ekintza antolatu zituen abenduaren 3an; Bazen Behin Aramaixon liburuaren zuzeneko kontakizunak, adibidez. Gainera, Loreak filma ikusi ahalko da gaur kultura etxean (22:30).