"Emaitza ez zen ona baina kontuan hartzekoa da kazkabarra oso talde gaztea dela eta Majadahondako taldea Espainian mailan onena dela", gaineratu du Oiangurenek. Hurrengo partidua abenduaren 13an jokatuko dute Iruñean.
Donostiako Kazkabarra izotz-hockey taldean ari dira Ainhoa eta Jone Oianguren aramaioarrak, Espainiako elite mailan. Zortzi talde daude liga horretan eta azaroaren 29an Majadahondaren aurka jokatu zuten: "Aurkariak oso onak ziren, taldeko %80ak Espainiako selekzioan jokatzen du", dio Agustin Oiangurenek. Kontrarioak jaun eta jabe izan arren, jokalari aramaioarrek maila ona erakutsi zuten.
"Emaitza ez zen ona baina kontuan hartzekoa da kazkabarra oso talde gaztea dela eta Majadahondako taldea Espainian mailan onena dela", gaineratu du Oiangurenek. Hurrengo partidua abenduaren 13an jokatuko dute Iruñean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.