Iruzurra Aramaioko baserri eremuetan, gas teknikari faltsuen eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 1a, 17:28

Gas teknikariak direlakoan gas-azterketa egitera etxera sartu, azterketa egitearen itxurak egin eta horregatik esku-dirutan kobratu. Hori da azken orduetan Aramaioko baserri eremuetan egiten ari diren iruzurra. Ertzaintzak Logroñoko matrikula duen auto bat eta bi pertsona identifikatu ditu dagoeneko; Ertzaintzatik gogoratu dute enpresek gas azterketa ofizialak aurrez adosten dituztela bezeroekin eta beraz, abisatu gabe datozen teknikarien azterketari uko egin behar zaiela. 

Ertzaintzak ziurtatu duenez, ustezko gas teknikarien iruzurra ez da berria eta horregatik Debagoieneko eta inguruko udaletan pasa dute abisua, baita udaltzainei ere. Aramaioko landa eremuetan dagoeneko 300 bat euroko iruzurra egin dute, Ertzaintzak azaldu duenez.

Aurrez abisatuta beti

Ertzaintzaren arabera, herri-guneetatik kanpo dauden etxebizitzak ari dira aprobetxatzen eta batez ere adineko jendeari egin diete iruzurra: "Aurrez abisatu barik datoz eta hori ez da gas enpresen edota hornitzaileen jokaera izaten. Beti adosten dute bezeroarekin noiz pasako diren gas-azterketa egitera". Halako deien aurrean berrikusketari uko egiteko eta 112-ra deitzeko eskatu du Ertzaintzak. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak