Zuhaitzak artilez forratu, indarkeria matxista salatzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 24a, 09:00

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da bihar, azaroak 25. Ibarreko herri guztietan hainbat ekintza antolatu dira biolentzia matxista salatzeko eta, bihar arte itxaron barik, Aramaion ekintza berezia egin dute aste bukaeran. Besteak beste, Aramaioko bederatzi zuhaitza artilez forratu zituzten atzo. [ARGAZKIAK]

Irailean hasi ziren Aramaioko 50 bat emakume azaroaren 25era begira zuhaitzak artilez forratzeko ekimenean parte hartzen. Hainbat ordutako lanaren ostean, euren eskuekin egindako artelanak atzo batu zituzten herriko zuhaitzetara. Egileek aukeratu dute artileak nola egin. 

Emaitza ikusgarria

Egileek lan handia hartu dute eta asmoa da lan hori denbora luzez herrian ikusgarri egotea. Horregatik artileak zuhaitzetan egongo dira hondatu arte. Udaleko ordezkariak oso pozik daude ekimenak izan duen harrerarekin eta parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak