Beristainek slackline deritzon diziplina erakutsiko du; bi hitzetan esateko, mendian jarduten diren funanbulistak dira protagonistak, hau da, soka baten gainean amildegira erori barik oreka mantentzeko gai diren adituak. Marokoko Todra deritzon zonaldean kokatzen da dokumentala. Sarrera doakoa izango da.
Galderak egiteko aukera
Orixol elkarteko zuzendaritza talde berriko kide baten klasean ibilitakoa da Beristain, eta haren bidez ekarri dute. Beristainen arabera, emanaldiak eta aurkezpenak ordubete iraungo du eta galderak egiteko aukera egongo da.