Aramaioko Udalak urtero antolatzen duen argazki lehiaketako irabazleak asteon eman dira aditzera. 2015eko Udalaren egutegia osatzeko erabiliko dira lehiaketan parte hartu dutenek bidalitako argazkiak. Irabazle nagusia Iker Aizkorbe izan da, Behelainoz dator egunona moduan bataiatu duen beheko argazki horrekin.
Aizkorbek 200 euroko saria jasoko du. Sari nagusiaz gain, Udalak beste lau sari banatu ditu, urtaro bakoitzeko onenak.
Udaberriko irabazlea Eider Ballinaren Ur jauzia izeneko argazkia izan da.

Udako onena Aizpea Ajuriagerraren Belarmeta

Udazkeneko irabazlea Unai Etxenausiaren Besaiderutz

Eta neguko argazki onena, azkenik, Olatz Altunaren Zabalaundi.

Lau irabazle horiek 100 euroko saria jasoko dute. Egutegia osatzeko beste zazpi argazki aukeratuko dituzte antolatzaileek.
ALBISTEAK MUGIKORREAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.