Biolentzia matxistaren kontra, zuhaitzak artilez batu

Emakumearen kontrako indarkeriaren kontrako eguna da martitzenean, azaroak 25 eta asko izango dira biolentzia matxistaren kontra egunotan gure herrietan egingo diren ekintzak. Martitzenera arte itxoin barik, ordea, Aramaiok egin du berea, izan ere, gaur, domeka, elkarretaratzea egin dute herriko plazan, Genero biolentziarik ez, beldur barik denok batera! lelopean.

Horren aurretik, baina, ekimen berezia egin dute Aramaion; zuhaitzak artilez biltzea, alegia: "Herriko 50 emakumek puntuz edo kakorratzez egindako artile estalkiz batu ditugu bederatzi arbola. Kalean zortzi, eta Oletan bat, izan ere, hango emakume talde batek ere hartu du parte ekintzan", dio Edurne Uribarren-Iturrieta berdintasun batzordeburuak. Helburua zen, indarkeria matxistaren kontrako egunaren bueltan, ekintza bateratu bat egitea herriko adin eta pentsakera desberdinetako jendeak eta lortu dute.
Gazte asanbladakoek eta gazte lokaletakoek ere hartu dute parte aldarrikapenean, kalean mural bat margotuz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.