Gasteizko Bidelapurrak bikoteak kontzertua eskainiko du bihar Eki tabernan (18:30). Folk, rock eta country doinuak eskainiko dituzte. Zuzeneko musikaz gain, Manex Agirre eta Xabi Igoa bertsolari aramaioarrak ere gonbidatu dituzte antolatzaileek. Zozketa bat ere antolatu dute; Zerb garagardoa eskatu ezkero marka bereko maillotak irabazteko aukera egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.