Santa Zezilia ospatzeko kontzertua domekan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 20a, 15:15

Bizente Goikoetxea abesbatzakoen entsegu bat.

Azaroaren 22an ospatzen da Santa Zezilia, musikarien zaindaria. Eta urtero moduan, Bizente Goikoetxea abesbatzak kontzertua eskainiko du San Martin elizaren barruan, domekako mezaren ostean. Abesbatzako presidente Bittor Kortabarriak iragarri duenez, ordu erdi inguruko kontzertua izango da: "Zortzi bat kantu abestuko ditugu, saio motza izango da". 

Kontzertua amaitu ondoren Arrasateko Garagartza auzoko Arteaga jatetxean bazkalduko dute abesbatzako kideek eta beste zenbait gonbidatuk. 

Hurrengo kontzertuak

Hurrengo emanaldia izango da Gabonetan eskainiko dutena. Urteroko kontzertua da eta aurten abenduaren 21ean eskainiko dute. Urtarril hasieran ere abestuko dute, Gasteizen. Kontzertu hori kalean izango da.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak