"Ikuskizun polita" San Martin pilota txapelketako finaletan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 13a, 17:03
San Martin txapelketako finaletan parte hartu zuten pilotariak entrenatzaile eta arduradunekin. Ramon Ajuria alkatea ere izan zen bertan.

Domekan jokatu ziren San Martin pilota txapelketako finalak: "Oro har, esan daiteke ikuskizun polita izan genuela eta bi txapel behinik behin etxean gelditu zirela. Dena den, herriko zenbait pilotarirengan, zaletasuna ez ezik, dohainak badituztela garbi ikusi zen, eta horrek aurrera jarraitzeko indarrak eta animoak ematen dizkigu. Ea hurrengo urtean txapelketa hobea eta arrakastatsuagoa antolatzeko gai garen", adierazi dute pilota elkarteko arduradunek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak