San Melixenak ospatuko dituzte aste bukaeran Gantzaga auzoan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 7a, 10:42

Patata-tortilla txapelketa, iazko jaietan.

Badatoz Gantzagako jaiak, badatoz sanmelixenak. Urtero moduan haur, gazte zein helduendako egitarau zabala antolatu dute auzotarrek. Aurtengo nobedade nagusia da egubakoitzeko kantu afaria hurrengo zapatura, hilaren 15era, atzeratu dutela, eta afaria beharrean bazkaria egingo dutela: "Azken urteetan jende gutxi egon izan da egubakoitzean eta hurrengo zapatura atzeratu dugu proba modura. Ia jende gehiago hurbiltzea lortzen dugun...". 

Gainera, urtero moduan Arrasate Musikaleko txistulari  bandak joko du etzi. Kontzertua amaitu eta gutxira hasiko da jaien bereizgarri den Gantzaga Saria proba. Txirrindularitza igoerak 34 urte beteko ditu aurten; herritik auzora igotzen azkarrena denak saria irabaziko du, urtebetez txapeldun izatearen ohorea.

Egitaraua

AZAROAK 8, ZAPATUA

12:00 Meza nagusia eta Aretxabaletako koroaren emanaldia.

13:00 Triki-poteoa.

17:00 Mus txapelketa.

17:30 VII. patata-tortilla txapelketa eta umeendako jolasak eta puzgarriak.

19:30 Patata-tortilla txapelketako sari banaketa.

23:00 Dantzaldia DJarekin. Oheratu aurretik txokolate beroa. 

AZAROAK 9, DOMEKA

11:00 Bailarako txistularien kontzertua.

12:30 XXXIV. Gantzaga Saria Txirrindularitza Igoera.

13:00 Bermut dantza Aramaioko trikitilariekin.

17:00 Tute txapelketa.

AZAROAK 15, ZAPATUA

14:30 Kantu bazkaria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak