Orixol: "Elkarteak ondo segi dezan aurrekoek egindakoari jarraipena emango diogu"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko aza. 6a, 17:57

Gorka Urbina, Iker Senar eta Mikel Arriolabengoa, Orixol elkarteko zuzendaritza berriko kideetako batzuk.

Haize freskoa sartu da Orixol Mendizale Elkartera. Zuzendaritza berritu dute, eta erreleboa hartu duten guztiak gazteak dira: "Mendia gustuko dugulako sartzea erabaki genuen. Aurreko zuzendaritzak urte asko egin ditu eta laguntzea erabaki genuen. Gogotsu hasi gara, baina errespetu handiarekin, gauzak ondo ateratzea espero dugu-eta", diote.

Elkartea osasunez "oso ondo" dagoela argitu dute: "Hala ere, elkarteak ondo segi dezan aurrekoek egindako lanari jarraipena emango diogu. 200 bazkidetik gertu gaude eta jende berria erakartzea izango da gure helburuetako bat".

Hainbat ekintza urtean zehar

Ekintza hauek antolatzen ditu elkarteak urtean zehar: urtarrilaren 1ean Orixol mendira irteera eta txotxa gailurrean, Aitor Aranaren omenezko mendi martxa, otsail inguruko eski irteera eta asteburu osoko mendi irteera bat. Oraingoz, ez dute ekintza berririk antolatzea aurreikusten: "Gure helburua da urteroko planari heltzea, eta, behin hori eginda, ikusiko dugu etorkizunean beste ekintza berririk sartu". Azkenik, lagundu gura duenarendako ateak "erabat zabalik" dituztela gogoratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak