Urriaren 25ean Erretiratuen Eguna ospatu zela aprobetxatuta, Edurne Uribarren-Iturrieta eta Lierni Altuna zinegotziek bisita egin zieten Maria Angeles Beitia eta Balentin Ibaberi, aramaioar edadetuenei. 1918ko martxoaren 1ean jaio zen Beitia Altzaga auzoan eta urte bereko uztailaren 4an Ibabe, Eguzkierripan. Beraz, 96 urte bete dituzte; Udalak oroigarri bana oparitu zien. Zorionak!
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.