Aintzane Irazusta aritu da aurkezle lanetan. Izagak, halere, ez du aurrera egiteko behar den puntuazioa lortu, muga-mugan geratu da 161 punturekin.
Saio horren sailkapena honako hau da:
- Felipe Zelaieta 190,5 puntu.
- Maria Izaga 161 puntu.
- Maddalen Arrausi 137,5 puntu.
- Maria Fuentes 125,5 puntu.
- Unai Argote 124 puntu.
- Irati Ruiz de Pinedo 124 puntu.
Azken aurre-kanporaketa izanik, Elosuko saioak itxi du puntuazioaren sailkapena eta erabaki du nortzuk kantatuko duten 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketan. Honako 18 bertsolari hauek izango dira:
- Oihane Perea (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
- Manex Agirre (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
- Iñaki Viñaspre (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
- Ruben Sanchez (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
- Jagoba Apaolaza (2013ko Txapelketaren finalista, zuzenean sailkatuta).
- Zigor Enbeita (1. aurre-kanporaketaren irabazlea).
- Xabi Igoa (2. aurre-kanporaketaren irabazlea).
- Paula Amilburu (3 .aurre-kanporaketaren irabazlea).
- Unai Mendibil (4. aurre-kanporaketaren irabazlea).
- Felipe Zelaieta (5. aurre-kanporaketaren irabazlea).
- Irati Anda (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
- Ander Solozabal (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
- Iker Agirre (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
- Unai Bengoetxea (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
- Peru Abarrategi (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
- Jon Ruiz de Pinedo (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
- Iker Pastor (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
- Asier Rubio (Aurre-kanporaketen sailkapen arabera).
18 bertsolari horien artean jokatuko dute 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketa. Urtarrilaren 17an aurkeztuko da, eta finala martxoaren 21ean jokatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian.