Diru-laguntzak eta obrak izan zituzten berbagai atzoko osoko bilkuran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 7a, 12:12
Atzoko osoko bilkurako bozketa bat.

Hainbat gai izan zituzten atzo hizpide Aramaioko osoko bilkuran. Besteak beste, euskara ikasteagatik eta eskola garraioetarako diru-laguntzak onartu ziren. Era berean, Azkoagako ur zikinen saneamendu sarea eraberritzeko aldaketa bat onartu zen. Horrez gain, Ibarrako goiko tabernetan, okindegiaren altueran gutxi gorabehera, zebra-bide bat jartzea onartu zuen udalbatzak aho batez. 

Herritarrari zuzenean eragingo dien erabakien artean, nabarmendu beharra dago Ibarra auzoko goiko tabernetan zebra-bide bat jarriko dutela: "Bi espaloiak komunikatzeko jarriko dira, egun ez dagoelako horretarako pasabiderik", adierazi du Udaleko aholkulari teknikoak. Aurrekontua 6.000 euro ingurukoa izango da (BEZ barne) eta abenduaren 31rako amaituta egon beharko da. Udalak ordaindu beharko du zati handiena, Diputazioak 800 euroko diru-laguntza eman du-eta obra horretarako. Atzoko osoko bilkuran aho batez onartu zen esleipen prozesua abiaraztea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak