"Kalitatezko emanaldiak izan dira, jendea mugitu dute, eta egubakoitz batean kenduta eguraldi nahiko ona izan dugu. Orokorrean giro polita egon da Herriko plazan", dio kultura zinegotzi Lierni Altunak.
Hori bai, datorren urterako aldaketa txiki bat aurreikusi dute: "Irailean kontzertuak lehenago jarri beharko ditugu, konturatu garelako irailean argia lehenago joaten dela eta fresko egiten duela, batez ere azken bi egubakoitzetan. Irailean aurreratu egin beharko ditugu; ekainean, berriz, ordu berean mantenduko dira, 20:00etan".
Herritarren esker ona
Altunaren arabera, jendeak "oso gustura" ikusten ditu kontzertuak: "Herriko plazak bizitasun handia irabazten du eta jendeak asko eskertzen ditu kontzertu formatu horiek. Esker on hitz eta zorion asko jaso ditugu; beraz, jendeak nahi duen eta herrian ondo funtzionatzen duen ekintza batekin jarraitzea izango da helburua datorren urtean ere".