2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako sailkatu da Paula Amilburu

Julen Iriondo 2014ko urr. 5a, 12:43
Paula Amilburu, Ozaetako saioan.

2015eko Arabako Txapelketarako hirugarren eta laugarren aurre-kanporaketak jokatu ziren zapatuan Ozaetan, eta Paula Amilburu aramaioarrak eskuratu zuen txarteletako bat. Aramaioko beste ordezkari bat ere izan zen, Peru Abarrategi, baina honen aurre-kanporaketan Unai Mendibilek lortu zuen txartela.

Zapatuko lehenengo aurre-kanporaketan horrela geratu zen sailkapena: Paula Amilburu, 206 puntu; Jon Ruiz de Pinedo, 165,5; Iker Pastor, 163,5; Asier Rubio, 162,5; Josu Campo, 159,5; eta Iñaki Cabeza, 125,5.

Beste kanporaketan, berriz: Unai Mendibil, 184,5 puntu; Unai Bengoetxea, 182,5; Peru Abarrategi, 176; Ainhoa Comas, 144; Jon Sanchez, 95; eta Maite Murga, 92.

Datorren zapatuko Elosuko azken aurre-kanporaketarekin jakingo da beste ze lagun ariko diren txapelketan, saio guztietako puntuen arabera. Xabi Igoa ere sailkatuta dago, Amilburu bezala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak