Amilburu eta Abarrategi, Arabako Bertsolari Txapelketako aurre-kanporaketetan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 2a, 17:00

Paula Amilburu eta Peru Abarrategi

Ozaetako Iduia jauregian jokatuko dira 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketarako hirugarren eta laugarren aurre-kanporaketak. Lehen saioa 16:30ean izango da eta Oier Suarez gai-emailearen gidaritzapean Paula Amilburu aramaioarra, Iker Pastor, Jon Ruiz de Pinedo, Iñaki Cabeza, Josu Campo eta Asier Rubio arituko dira. Lehen saioa bukatu ostean, 18:15ean, Marta Ugarteren esanetara arituko dira Unai Mendibil, Ainhoa Comas, Unai Bengoetxea, Maite Murga, Peru Abarrategi aramaioarra eta Jon Sanchez.

 

Saio bakoitzekoirabazleak lortuko du txartela 2015ean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketarako. Beste bertsolariak sailkapen orokorraren zain geratuko dira. Aurreko astean jokatu ziren aurre-kanporaketetan Zigor Enbeita eta Xabi Igoa aramaioarra sailkatu ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak