Elikaduraren eta kontsumoaren gaineko saioa gaur

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko urr. 3a, 09:15

Lorabarri Asteko azoka Bizente Goikoetxea plazan.

EHNE sindikatuak antolatuta, Elikadura eta kontsumoa iraultzarako bideak izeneko jardunaldia atzo hasi zen kultura etxean. Leku berean egingo da bigarren saioa, gaur. Honakoa da helburua, antolatzaileen arabera: "Kontsumoa eraldaketa sozialerako tresna izan daitekeela aztertzea da jardunaldion helburua. Kontsumoa da, hain zuzen, eredu ekonomiko neoliberalaren oinarrietako bat. Pertsona bakoitzak egunero hainbat aldiz kontsumitzen du: eguneroko ekintza horren balio eta izaera politikoa berreskuratu beharra dago". 

Helburu hori nola bete aztertzeko asmoarekin, kontsumoaren inguruan beste herrialde batzuetan garatutako esperientziak ezagutzen dihardute eta baita maila lokaleko esperientziak partekatu eta eztabaidatzen ere: "Gehiago ikasi gura dugu, guztiok parte hartzen dugun aldaketa prozesuan aurrera egiteko", adierazi dute EHNEkoek. Gura duenak parte hartzeko aukera izango du; argibide gehiagorako: 658 706 023. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak